XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-¿Zenbat egun daramazkizu bederatziurrenean?.

- Zortzi.

- Ba, egiñ ezazu bederatzigarrena eta orduan, eta ondo egiten badezu, prakak eta beste zerbait geiago're espero dezazuke.

Billa ezazute lenengo Jaungoikoaren erreinua eta bere justizia, eta beste gauza guziak emango zaizkizute geigarritzat dio Jaungoikoak.

-¿Zedorrek aditu diozu?.

- Utzi egiezu kontu oiei eta egizu ondo bederatziurrena.

Gaberdira arte Manuela an aritu zan erropak moldatzen, eta gero ixill-ixillik utzi zituan silla batian, senarraren gelako ate aurrean.

¿Zer esango ote du
Martolo'k goizian
gelatik irten eta
sila topatzian?.